top of page

BIOGRAFIA

SAVE_20190725_015150.jpg

Xahu (garbia, hutsa). Lau musikari euskaldunen berrelkartzea proiektu berri honetan isladatzen da, lagunartean musika sortzeko gogoak bultzatuta.

Euren zuzenetan era libre, dotore eta konplizitate giro baten barruan adierazten dira. Xahu-ren musika, obra originalez osatua, estilo desberdinetan murgiltzen da, baita esperientzia pertsonaletan ere, eta honen emaitza errepertorio zabal eta intimoa da.

Bere emanaldiei esker taldea berretsi da, Bilboko Haceria Jazz Club-ean 2018-2019 urteetan talde egoiliar moduan aritzera eramanda; edota jazzaldi ezagunetan parte hartzera, besteak beste, Donostiko Heineken Jazzaldia, Debako Jazzez blai, Munijazz (Munilla), La Noche Encendida (Villalacre), Bilboko JazzOn elkarteak antolaturiko jazz zirkuitoetan eta Euskal Herriko hainbat aretotan.

Pandemiak eragindako inpasse baten ondoren, Xahuk bere jarduerari berriro ekitea erabaki du, “Gero Gerokoak” euren disko berria plazaratuz eta zuzenean aurkeztuz.

TALDEA EZAGUTU

FB_IMG_1558362111937_edited.jpg

Josu Salegi

Saxo Altua

  • LinkedIn

Deban (Gipuzkoa) jaioa, 2016 urtean bukatu zituen Musikenen saxofoiko goi mailako musika ikasketak Mikel Andueza eta Bob Sands irakasleekin; Talde ugaritako kide izan da; Half Quartet Plus Two, Lau Quartet, Ludovico y los Acéfalos, Soul Messengers, Xahu edo Víctor Antón Group besteak beste; Jazzaldia, Munijazz, Cerezales del Condado edo Jazzez Blai bezalako jazz jaialdietan parte hartu du, baita Mojo Workin’ R&B eta soul jaialdian ere Brenda Holloway, The Contours, Dee Dee Sharp, Betty Harris, The Velvelletes edo The Original Vandellas bezalako musikariekin jo du.

IMG_20220415_195708.jpg

Mikel Núñez

Pianoa

  • LinkedIn

(Durango, 1983), 2015. Urtean Piano jazz ikasketak burutu zituen Musikene, Euskal Herriko Goi Maila Musika Ikastegia. Hainbat taldetan pianista eta teklista lanetan aritutakoa, estilo desberdinak jorratuta grabazio eta kolaborazioen zerrenda amaigabea da. Gaur egun irakasle lanetan dihardu, baita musikari lanetan ere, Mississippi Queen, Xahu, Josu Bergara, Bilbao Lindy band, ... bezalako taldeetan, besteak beste.

FB_IMG_1558362102743_edited.jpg

Jon Ander Amigo

Baxu Elektrikoa

  • Facebook

Etengabeko garapenean ari den musikaria eta ohikoa Bilboko eszenan, bere jazz prestakuntza Musikenen eta Nafarroako CSMN artean garatu zuen. 2018an Atotxako Big Band taldean sartu zen Mikel Romeroren zuzendaritzapean. Musikari polifazetikoa, mota guztietako grabazio eta proiektu askotan lan egin du eta hainbat musika jaialditan parte hartu du, hala nola Heinekn Jazzaldian, Santurtzi Jazzean edo Deba jazzez Blai-n. Bere ibilbidean zehar Charlie Don’t Jazz, Mr. Bop Trio, FD Funk, Jazz Morning Duo, the Asymphtomatics, Xahu, A2 Jazz Quartet bezalako taldeekin lan egin du.

FB_IMG_1558362099604_edited.jpg

Unai Olabarri Varela

Bateria

  • iconfinder_4375148_logo_wix_icon_512px_e

(Bilbao). 2016ean Musikenen goi mailako jazz ikasketekin, 2018an Groningen-eko Prins Claus Conservatorium-eko jazz interpretazio master batekin eta New York-en Queens College-ko Aaron Copland School of Music-eko bigarren master bat Fulbright Komisioko beka konpleto batekin osatzen du bere formakuntza. Azkenengo urteetan hainbat musikariekin jo izan du: Perico Sambeat, Ariel Bringuez, Hugo Astudillo, Román Filiú, Dave Glasser, Andrzej Olejniczak, Mariano Díaz, Joaquín Chacón, Víctor Merlo, Dani Pérez, Ben Besiakov… Eta hainbat taldeetan parte hartzen du: Xahu eta Kuttune.

  • Spotify
  • Instagram
  • YouTube
  • Facebook
  • SoundCloud
bottom of page